Lemapean milaka pertsona abiatu dira Bilboko kaleetan zehar Udalbiltzan parte hartzeagatik inputatuak izan diren 21 udal hautetsiei elkartasuna adieraziz.
Manifestaldiaren multzo garrantzitsu bat alkateek, zinegotziek eta zinegotzi ohiek osatu zuten norberaren udalerriko izena zeraman txartela eutsiz eta Udalbiltzaren instituzio nazional demokratikoaren izaera azpimarratuz.
Arabar lautadako kargudun eta kargu ohidun hautatuak.
Barrundia, Donemiliaga, Dulantzi, Asparrena eta Agurain ere ordezkatuak egon ziren.
Inputatuak manifestaldiaren buruan joan ziren, eragile politiko, gizarte mailako eta kultur munduko ordezkaritza zabal batez babestuta.
“Politikaz hitz egiteagatik epaiketa penal bati aurre egin beharrean aurkitzen gara”, “Absoluzioa da daitekeen sententzia bakarra”, “Euskal Herria nazio bat da eta euskal herritarrok gure eskubideen jabe izan behar dugu”. Honako esaldi hauek Maribi Ugarteburu eta Loren Arkotxak amaierako ekitaldian esan zituztenetariko batzuk dira.
UDALBILTZA ASKE! BAI UDALBILTZARI. BAI EUSKALHERRIARI!.