2010 maiatzak 29

“Ikastolako kabian Euskara abian”

Lemapean ospatu da 2010eko maiatzaren 29an Aguraingo Lope de Larrea ikastolako 36. urteurreneko jaia. (19 argazki)

01
Jai herrikoi eta parte-hartzailea: gaurko eta atzoko haur, gazte, irakasle eta guraso elkartzen dituena. (eguerdi aldeko argazki erraldoia).
02
Haurren alaitasuna nagusi!
03
Kalejira koloretsua ikastolako eremu guztietan zehar, “Jo (e)ta Fa” ikastolako gurasoen txarangak ipinitako doinuaz eta ikasleek egindako erraldoiez alaitua.
04
Ikasleek erraldoiak egiteko orduan guraso eta irakasleen laguntza izan zuten. Lan ederra benetan!!
05
Lope de Larrea ikastolak, helduen euskalduntzean egiten ari den lan bikainagatik, AEK omendu nahi izan du. Hona hemen, Ainize Arregik, AEK-ko lautadako arduradunak oparia jasotzen dueneko unea.
06
Ilara luzea bazkaltzera sartzeko zain!
07
Gurasoek prestatutako menua eta zerbitzua BIKAINA!!
08
Nor da nor? jokoa burutzeko apaingarriak banatzen.
09
Bazkal ostea, ezin hobea!
10
Lehengo eta egungo hainbat irakasle ere, umore onean!!
11
Beti prest giroa sortzeko!
12
Bingo!!!! Ainhoa Lacalle irabazle!!
13
“Potxin eta Patxin” pailazoen ikuskizunean berriketan!
14
A ze nolako martxa!!
15
Ur-zezenarekin algara bizian!!
16
Ilunabarrean, Lope de Larrea ikastolako kanta abestuz eman zitzaion bukaera jaiari. Haurrak, protagonista nagusiak, Andra Mari enparantzako holtza gainetik abestuz eta beste guztiok beraiei lagunduz.
17
Honela dio abestiak:
“Hazi, bizi eta ikasi, sentitu eta hezi ikastolan.
Gure irribarrea: Pedro Lope de Larrea!!
            Urteak pasa dira bidea hasi zenetik,
            Tipi tapa aurrera, pausuz pausu euskaraz
            Handitu gara geroztik! Bai!!

18
IKASTOLAN ELKARREKIN GU EUSKARAZ BIZI GARA!
19
Lope de Larrea Ikastolaren eraikinak.
Copyright 2009 . Gure helbidea: Agurain.org - Agurain 01200 - Araba (Euskal Herria) e-posta administrador@agurain.org