2009 abendua 24

Olentzero eta Mari Domingi

Euskal Herri osoan zehar ohikoa den bezala, emozio eta magiaz beteriko ilunabar eder bat ospatu genuen abenduaren 24ean Olentzero eta Mari Domingiren inguruan. Gazteen parte-hartzea itzela izan zen eta kaleak haurren algarez, kantuz eta doinuz bete ziren. (21 argazki)

01
Zorionak antolatzaileei urtez urte horrelako jai herrikoi, parte-hartzaile, xume eta euskaldunak bizitzeko aukera ematen diguzuelako! Bejondeizuela!!
02
Olentzero eta Mari Domingiri AGURRA eskaintzen Senda de Langarika auzora iritsi zirenean. Aguraingo Jeiki dantza taldea eta bertako txistulari gazteak.
03
Aguraingo kaleetan barrena abiatu aurretik, aitona-amonen egoitzan geldialditxo bat.
04
San Martin auzorantz!
05
Kalejiran sasoi onean!
06
San Juan enparantza jendez gainezka!
07
Olentzero eta Mari Domingiren begiradapean “Jokin adar-joleak” adarra hiru aldiz jotzearekin batera zera adierazi nahi digu: orain guztiok batera Gabon kantak abestera!
08
“Horra Mari Domingi”, “Hator,hator”, “Horra,horra gure Olentzero”…
09
Dantzarien txanda!! Jeiki dantza taldeko gazteak eta nahi duen guztiak.
10
Kale Nagusia zeharkatzerakoan ere ez da ez alaitasunik falta. Oraingoan “Jo eta Fa” guraso euskaldunen txaranga.
11
Ondoren Aguraingo musika eskolako trikitilariak.
12
Gure pertsonaia maitagarriak aguraindarren berotasuna jasotzen. Astoa ere bikain portatzen ari da!
13
Haur eta gaztetxoen kalejira etengabea! Kate luze luzea!!
14
Andra Mari enparantzako aterpean, ibilbidearen amaiera iristean, gurditik jaitsi eta haur guztientzat hitz goxo batzuk esaten. Zein izan ote da mezua?
15
Hara! Bai aukera polita Olentzero eta Mari Domingirengana hurbiltzeko!
16
Sorkunek bere txupetea Mari Domingiri ematea erabaki du. Asko handitu omen da eta txupetea ume txikien gauza denez…
17
Ene Olentzero! Zure bizarrekin kilimak egiten dizkidazu!!
18
Nolako sekretuak kontatzen dizkioten elkarri!
19
Har ezazu nire eskutitza Olentzero!
20
Gozoak benetan!
21
Agur guztioi! Txintxo portatu eta datorren urte-arte! Ondo izan!
Copyright 2009 . Gure helbidea: Agurain.org - Agurain 01200 - Araba (Euskal Herria) e-posta administrador@agurain.org