trikuharriak mapa
Arrigorista Gaztelamendi Itaida III Ipar Itaida Hego Itaida Kortagaina Larragorri Ipar Larrazabal Hego Larrazabal Ipar Legaire Hego Legaire Peña Roja San Juan Urkibi

Juan Antonio Madinabeitiak aurkitu zuen 1979. Urtean eta Eneolitiko- Brontze garaikoa da. Ez da ezagutzen indusia dagoen ala ez.

gora

Descubierto en 1979 por Juan Antonio Madinabeitia y perteneciente al periodo eneolítico-bronce. No se conoce que le hayan practicado excavación.

Arrigorista
Arrigorista

Eneolitiko-brontze garaikoa den trikuharri hau J. Elosegik aurkitu zuen 1968. urtean. Indusi gabe badago ere, arkeologian oso oparoa den ingurune batean kokatuta egoteak, oso perspektiba arkeologiko onak eskaintzen dizkio. Ondo legoke, noizbait eraldaketaren bat jasan behar izango balu, aurrez indusi eta aztertzea.

gora

Este dolmen del periodo eneolítico-bronce fue descubierto por J. Elosegi en 1968. Es un monumento funerario, no excavado, con muy buenas perspectivas arqueológicas debido al entorno arqueológico en el que se encuentra. En caso de que el monumento fuera a sufrir algún tipo de obra, habría que proceder a unos sondeos que determinen su importancia y en su caso proceder a su excavación.

Gaztelamendi
Gaztelamendi

J. I. Vegasek 1984. urtean aurkitu zuen landaretzaz (ipuruz) estalia dagoen lauza estruktura batez osaturiko trikuharri hau . Tumulua, planta zirkularrekoa izateaz gain, dimentsio handietakoa da eta bere behealdeko zati bat, bertatik pasatzen den bide baten eraginez, suntsitua izan da. Beraz, bide honetan aurkitu izan den material arkeologikoa tumulu honen ondareen zati bat izan daitekeela uste da. Hori dela eta, estruktura honen kokapena eraldatuko lukeen edozein lan burutuko balitz, ezinbestekoa litzateke hartu beharreko neurrien proiektu arkeologiko bat erredaktatzea.

gora

Descubierto por J.I. Vegas en 1984, es un dolmen formado por una estructura de lajas apenas visible por la vegetación (enebros) que la cubre. El túmulo es de grandes dimensiones, de planta circular y cortado en su parte baja por uno de los caminos que ha destruido parte del túmulo y en el que se ha encontrado material arqueológico que puede pertenecer a dicho túmulo y no a supuestos lugares al aire libre de las cercanías donde también se han localizado evidencias arqueológicas. En caso de que se realice cualquier tipo de obra que modifique la situación actual de esta estructura, es preciso redactar un proyecto arqueológico en el que se especifiquen las medidas a adoptar.

Itaida III
Itaida III

Aranzadi, Barandiaran eta Egurenek aurkitu zuten 1920. urtean. Ondoren, 1978. nean, J.I Vegas Aranburuk indusi zuen eta Eneolitiko-Brontze garaiko hainbat hondakin atera zituen: silexa (77 pieza); objektu leunduak (3 aizkora, 3 kolpekari,zorroztarri bat…); apaingarri bat; 833 zeramika zati, hauetariko 44 apainduak; brontzezko buru-orratz bat eta historiaurrekoak ez diruditen burdinazko hainbat pieza; ehortzitako giza hondakinen artean 5 heldu, gazte bat eta 2 haur (K. a-ko 2100-1800 artean + )

gora

Fue descubierto en 1920 por Aranzadi, Barandiaran y Eguren. Posteriormente J. I. Vegas Aranburu lo excavó en 1978 hallando diferentes restos que abarcan del periodo Eneolítico a los comienzos del Bronce. Los materiales recogidos fueron: 77 evidencias de sílex; 3 hachas, 1 placa, 3 percutores, 1 afiladera y 2 mixtos pulimentados; una cuenta circular de piedra para adorno y 833 fragmentos cerámicos de los cuales 44 presentan decoración; una cabeza de alfiler en bronce y varias piezas de hierro que no parecen prehistóricas; entre los restos óseos inhumados se encuentran 5 adultos, 1 joven y 2 infantiles, que han sido fechados, con las reservas propias, entre el 2100 al 1800 a. de C.

Ipar Itaida
Ipar Itaida

1920. Urtean aurkitua izan zen eta urte berean Jose Miel Barandiaran, Telesforo Aranzadi eta Enrique Egurenek indusi zuten. Bertan aurkitutakoa Arabako arkeologia museoan gordetzen da. Hau da: pertsona heldu baten eta haur baten aztarna ehortziak, animalien hezurdurak eta zeramika zatiak.

Eneolitiko-Brontze garaia

gora

Fue descubierto en 1.920 y excavado el mismo año por José Miguel de Barandiarán, Telesforo Aranzadi y Enrique Eguren. Aparecieron restos de un adulto y un niño inhumados, además de huesos de animales y fragmentos cerámicos que se conservan en el Museo Provincial de Arqueología de Araba.

Periodo: Eneolítico-Bronce

Hego Itaida
Hego Itaida

Dimentsio handiko tumulu (Trikuharri) bati buruz ari gara. Kortagaina mendatea jaisterakoan hesi baten ondoko zelaigune batean aurkitzen da. Beharbada, hauxe izango da F. Galilearen katalogoan aipatzen den 113. zenbakiko tumulua.

gora

Se trata de un túmulo (dolmen) de grandes dimensiones que se encuentra al descender hacia el puerto de Kortagaina, en un pequeño rellano junto a la alambrada. Posiblemente éste sea el monumento citado como túmulo nº 113 en el catálogo de F. Galilea.

Kortagaina
Kortagaina

J.J Vivancok aurkitu zuen 1984. urtean. Mendizerra honetan egin den azken aurkikuntza garrantzitsuenaz ari gara. Bere kamara errektangeluarra da eta antzeko monumentuetan ez ohikoa bada ere, estalkia bertan mantentzen du. Ez zaio errekonozimendu katarik egin baina bere estruktura hain argia denez, ez da zalantza izpirik izan Trikuharri bezala katalogatzeko.

gora

Localizado en 1984 por J.J. Vivanco. Se trata del último descubrimiento arqueológico de importancia realizado en la sierra. Su cámara es rectangular y conserva casi “in situ” la tapadera, caso poco frecuente entre los monumentos similares. No se ha efectuado cata de reconocimiento, pero su estructura es tan clara que su catalogación como dolmen no ofrece duda alguna.

Larragorri
Larragorri

Kareharri handiz osatutako tumulua dugu hau; bere erdialdean krater zabal bat ageri da. Enrique Egurenek 1913. urtean indusi zuenean ez zuen ezer aurkitu baina litekeena da aurretik norbaitek, egon zitekeena, lapurtu izana.

Eneolitiko-Brontze garaia

gora

Túmulo formado por grandes piedras de caliza; en el centro hay un gran cráter. Descubierto y excavado en 1913 por Enrique Eguren no dando ningún resultado positivo, posiblemente por haber sido anteriormente saqueado.

Periodo: Eneolítico-Bronce

Ipar Larrazabal
Ipar Larrazabal

Egurenek 1927. urtean aurkitu ondoren ezezagun mantendu zen J. Elejaldek 1976. urtean berraurkitu zuen arte. Ez da indusia izan baina garbitu, errekonozitu eta dagozkion planoak egin zaizkio.

gora

Descubierto por Eguren en 1927 permaneció desconocido hasta que lo redescubrió J. Elejalde en 1976. No ha sido excavado pero sí fue limpiado, reconocido y realizados los planos correspondientes.

Hego Larrazabal
Hego Larrazabal

1919. urtean aurkitua Telesforo Aranzadi, Jose Miel Barandiaran eta Enrique Egurenen eskutik. 1920. urtean indusi zutenean, 2 pertsona heldu eta ume baten aztarnak, silexeko 2 xafla eta zeramika zati bat azaldu ziren.

gora

Descubierto en 1.919 por Telesforo Aranzadi, José Miguel de Barandiarán y Enrique Eguren. Fue excavado en 1.920, apareciendo restos de dos adultos, un niño, dos láminas de sílex y un fragmento de cerámica.

Ipar Legaire
Ipar Legaire

Egurenek aurkitu zuen 1925. urtean, Legaire zelaietako hego ertzean, txabola batzuen ondoan. Industerakoan silexeko 7 pieza azaldu ziren (labanak eta karraskagailuak) baita Gizaki-hondakin ehortziak ere ( 9 helduenak eta haur batenak).

gora

Descubierto por Eguren en 1925. Al excavarlo se encontraron 7 útiles de sílex (cuchillos, raspadores). También se recogen restos humanos inhumados de 9 adultos y 1 infantil. Se halla en el borde sur de las campas de Legaire al lado de una agrupación de chabolas.

Hego Legaire
Hego Legaire

Juan Antonio Madinabeitiak 1980. urtean aurkitu zuen baina ez da bere indusketa edo material arkeologikorik ezagutzen. Peña Roja izeneko mendiaren hego aldean dago kokatua, Arabar Lautadara begira dagoen mozketatik oso hurbil, pago baten ondoan eta basoaren argiune txiki batean.

gora

Descubierto por Juan Antonio Madinabeitia en 1980. No se conoce excavación ni material arqueológico. Se encuentra en la parte sur del monte conocido como Peña Roja, en un pequeño claro del bosque, junto a un haya y muy cerca del cortado que mira hacia la llanada alavesa.

Peña Roja
Peña Roja

Jesus Apraiz eta Dionisio Preciadok aurkitu zuten 1896. urtean. Urte berean indusi zuten eta hainbat aztarna arkeologiko eta kobrezko estilete bat ezagutzera eman zituzten.

gora

Fue descubierto en 1.896 por Jesús Apraiz y Dionisio Preciado. Excavado ese mismo año, se encontraron restos antropológicos y un estilete de cobre

San Juan
San Juan

Itaidako zelaietan kokatzen da, historiaurreko giza -asentamendu garrantzitsua izandako zonalde batean. F. Galilea izan zen tumuluen katalogoan sartu zuen lehena baina J. I. Vegasek indusi zuen 1978,79, 80 eta 81. urteetan zehar emaitza oso onekin. Badirudi bi garai ezberdinetan erabili izan zela. Lehenengoa 400 + 95 k. a-ko garaian errausketa errito bezala. Bigarrena kristo ondorengo II. mendean erabili zen, kamera handituz eta ostilamendu ugari zeraman erromatar azken garaiko ehorzketa batekin. Honako material hauek atera ziren: silexa (12 karrakailu, 2 dentikulatu, armadura zati bat, 2 xixel e. a …); zeramika (30 zati ); metala ( burdinazko hainbat objektu, haien artean 5 iltze ); hainbat apaingarri eta objektu leunduak; gizaki baten hezurdura. C 14ko data bat ere lortu zen: I. 11365-2345 + 95 B. P. = 395 + 95 a. de C.

gora

Fue excavado por J. I. Vegas durante los años 1978, 79, 80 y 81 con resultados positivos. Parece ser que el túmulo fue levantado y utilizado por 1ª vez con rito de incineración y su cronología corresponde 400+-95 a. C. Se volvió a utilizar en el siglo II d. C ampliándose la cámara con un enterramiento de tipo tardo-romano con abundante ajuar. Los materiales obtenidos han sido: Sílex (10 raederas, 2 raspadores, 2 denticulados, 1 fragmento de armadura, 2 buriles, 10 lascas retocadas, 6 restos de núcleos, 48 lascas y 13 restos); Cerámica (30 fragmentos); Metal (varios objetos de hierro, entre ellos 5 clavos); Adorno ( 2 cuentas cúbicas de azabache y una cilíndrica de ámbar ); Pulimento ( restos de un molino o percutor durmiente y 4 alisadores o percutores); Restos óseos de un individuo. Además se obtuvo una fecha de C 14: I. 11365-2345 + 95 B. P. = 395 + 95 a. de C.

Urkibi
Urkibi
Copyright 2009 . Gure helbidea: Agurain.org - Agurain 01200 - Araba (Euskal Herria) e-posta administrador@agurain.org