Aguraingo Informazioa www.agurain.org clear1x1.gif
clear1x1.gif
clear1x1.gif

Inicio
Natura
Galería
Plenos
Arkeologia
Visita
Opinión


Agenda
Eskualdea

Nuestra dirección

 

Bukatu da, honaino iritsi da hirukoak eta Aralarrek bultzatutako Kontsulta Legea

Ezker abertzalea - Prentsan - 2008 ko urriaren 28a.

Ibarretxek, kontsulta, legealdi honetako ekimen izar bezala aurkeztu ostean, Araba eta Bizkaiko sei puntu ezberdinetan eginiko sei elkarretaratze sinboliko izan dira Auzitegi Konstituzionalaren betoari emaniko erantzuna bakarra. Gogoratu beharra dago, Madrilgo iragazkia gainditzen ez duen Ibarretxeren bigarren ekimena dela hau, edo beste era batean esanda, espainiar legalitatearen muturrekoa berriz ere jasotzen duena. Euskal Herria izate politiko bezala onartzen ez duen legalitatea. Berriz ere hutsean geratu da dena, muga hori gainditu ahal izateko borondatea premiazkoa baita.

Baina urriaren 25ean EAEko hiru lurraldeetan kontsulta ez ospatzeaz gain, azken hilabeteetako gertakariek, nabarmen bistaratzen dute gatazka politiko eta armatuaren sustraiak zeintzuk diren. Auzitegi Konstituzionalaren sententziak argi adierazten du: espainiar jendartea ez den beste izaterik ez da erabakitze gaitasunik duenik. Egungo marko autonomiko-konstituzionalaren barruan ezin dira Euskal Herriaren nazio eskubideak defendatu, egungo markoak ezinezko egiten du libreki determinatzeko aukerara iritsiko litzatekeen prozesu bat aurrera eramatea.

Konponbidea marko demokratiko bat eratzetik etorriko da. Lurraldetasun eta autodeterminazioan oinarrituriko marko bat, zeinetan egitasmo politiko guztiak defendagarriak eta egingarriak izango diren. Ezker Abertzalearen apustua argia da, marko demokratiko baten bidean indarrak biltzea, lurraldetasun betorik gabe, eta muga bakarra herri borondatea izanik.

Baina, zein da gainontzeko eragile politikoen apustua? Begi bistakoa da EAJ, behin betiko, Estatuko alderdi bilakatzeko bidean sakontzen ari dela. Ildo honetatik ulertu behar dugu Madrilen aurrekontuei emaniko babesa, Ertzaintzaren jokaera bortitza, independentistak kolpatuz eta falangeari bidea zabalduz. EAJk Zapaterori fidatzeko moduko bidelaguna dela erakutsi nahi dio, etorkizun batean akordio garrantzitsuagoak erdiesteko. Eta zein bide hartuko dute EA eta Aralar bezalako alderdiek? Iñigo Urkulluren eskutik jarraituko dute edo benetan beraien diskurtsoarekin bat egingo duen politika garatuko?

Ezker Abertzaleak herri honetako jendarte sektore guztiei dei egin nahi die, lurraldetasun eta autodeterminazioan oinarritutako marko demokratiko baten alde indarrak biltzeko. Hori da egiten dugun apustua eta bide horretan jarraituko dugu.
Iritzia

 

Inicio -- Natura -- Galería -- Plenos -- Arkeologia -- Visita -- Opinión

clear1x1.gif
Inicio Correo