Instalaziotik zenbait udalerrietara dagoen distantzia hain da laburra (Asparrenara 10'44 Km, Zalduondora 12'31 Km, Agurainera 15'92 Km edo Barrundiara 19'10 Km) erasan zuzena jasoko zutela.

Araban ondorioak pairatuko lituzken eremuko elkarte: OLAZTIKO ERRAUSKAILUARI EZ

2011 abuztuaren 28a.
Araban ondorioak pairatuko lituzken eremuko elkarte nahiz norbanakook honakoa adierazi nahi dugu Olaztiko FCC taldeko Cementos Portland Valderrivas enpresak porlana ekoizteko bere jarduera hondakin-errauskailu batekin osatzeko dituen asmoen aurrean:

* Errausketa hondakinak tratatzeko modurik sostengaezin eta arriskutsuena da, osasuna larriki kaltetzen duten isurpen kutsakorrak eta toxikoak (metal pisutsuak, dioxinak, furanoak, berotegi-efektua duten gasak, gas azidoak…) sortarazten ditu, asma, bronkitisa, biriketako gaitzak nahiz gaixotasun kardiobaskularrak eraginez.

* Porlandegietako hondakin-errausketa are kaltegarriagoa da lantegi hauek ez baitaude funtzio horretarako prestatuta, errekuntza akastunago bihurtuz. Gogoan izan British Society for Ecological Medicine-k 2008ko ekainan ateratako ondorioak: "Porlan-labeak osasunean ondorio larriak eragiteko gai dira. (...) Harrigarria da hauek baimentzea, eraginik handiena, halabeharrez, gizarteko kide kalteberenak pairatuko baitute."

* Errausketa proiektuarekin aurrera eginez gero, osasun gaitzak, natur-baliabideei dagozkienak eta elikadura segurtasun eza larriak izango lirateke. Instalaziotik zenbait udalerrietara dagoen distantzia hain da laburra (Asparrenara 10'44 Km, Zalduondora 12'31 Km, Agurainera 15'92 Km edo Barrundiara 19'10 Km) erasan zuzena jasoko zutela. Nabarmentzekoa da Arabako Hondakinak Kudeatzeko Planak errausketari ateak ixten dizkiola hondakinak tratatzerako orduan eta egitasmo honekin ateak baita leihoak ere irekiko litzaizkioke.

* Halaber, azpimarragarria da baliabide-naturalen gaineko eragina, bereziki Aitzkorri-Aratz Natur-Parkea, Aralar, Urbasa edo Natura Sarea 2000 barnean dagoen Entzia bezalako eremu babestuak dituen eremu batean baita lehen sektorearen gaineko ondorioak ere, nekazaritza dela edo Idiazabal Jatorrizko Izendapena duen gazta dela.

Gure esku dago osasunaren, natur-baliabideen eta Araba, Gipuzkoa nahiz Nafarroako aipatu eskualdeen oinarri ekonomikoaren kontrako eraso hau galaraztea. Informazio hau zabal ezazu eta lagun gaitzazu egitasmoa geldiarazten.

LAUTADA ERRAUSKETAREN KONTRA

hasiera

Olaztiko zementu-fabrika
Olaztiko zementu-fabrika.
Hasiera - Galeria - Bisita - Natura - Arkeologia - Plenoak - Iritzia - Agenda
Copyright 2009 . Gure helbidea: Agurain.org - Agurain 01200 - Araba (Euskal Herria) e-posta administrador@agurain.org