Arabako bertso eskolen eguna ospatu da gaur Legution festa giroan

2011 maiatzaren 28a.
Maiatzean zehar haur eta gazteen artean hainbat topaketa, desafio eta kanporaketa jokatu ostean 2011ko Arabako bertso-eskolen eguna ospatu da gaur Legution. 2011ko eskolarteko txapelketari agur esan eta kurtsoa era dotorean amaitzeko beta izan dute bertaratutako haur, gazte zein guraso guztiek. .

Arabako bertso-eskola gehienetako haur eta gazteak izan dira bertan eta eskolarteko txapelketako txikien eta handien mailako finalarekin eman zaio hasiera, Hiru talde igo dira oholtza gainera, Lautadako bertso-eskolen taldea (Zalduondo eta Araiako haurrek osatua), Gasteizko taldea ( Gasteizko bertso-eskola ezberdinek osatua) eta Aramaioko bertso-eskolako taldea. Guztira oholtza gainean 16 bertsolari gaztetxo eta oholtza azpian bertso-eskoletako irakasle eta ikaskideak pankarta eta animo oihu artean giroa berotzen.

Saio gustagarria izan da, haurrek primeran pasa dute oholtza gainean kantari eta bakoitzak bere harri koxkorra jarri du taldeak eta saioak distira izan zezan. Azkenean iaz bezala aurten ere Aramaioko taldeak lortu du garaipena eta bertso-eskola honetako Peru Abarrategi eta Gasteizko bertso-eskolako Maddalen Arrausi izango dira Ekainaren 18an Agurainen ospatuko den Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean Arabako ordezkariak.
 
Ondoren haur eta gazteen gozamenerako dantzak eta musika izan dira herriko plazan,  40 bat lagunentzako herri bazkaria izan da eta bazkalostean sorpresa polita. Egun hauetan Arabako herrietan bertsolariekin batera dabiltzan Menorkako glosadoreen ahots eta doinu gozoak entzun eta kantari aritzeko aukera izan dute bertso-eskoletako kideek.  16:00ak aldera bertso-eskolen arteko  jolas eta herri kirolak hasi dira eta giro bikaina izan da Legutioko Herriko plazan.

17:30etan hasita Arabako eskolarteko txapelketako handien finala jokatu dute Kultur Etxean festa giroan. 3 kanporaketetan lehiatu diren 18 partehartzaileetatik 6 finalista, 5 neska eta mutil bat izan ditugu nor baino nor. Gasteizko bertso-eskolako Amaia Lasaga suertatu da txapeldun eta aramaioko Paula Amilburu bigarren.  Beraiekin batera aritu dira Elyem Chej Legutiarra, Maria Izaga aramaioarra, Ainhoa Comas amurriarra eta Josu Campo Aguraindarra. Saio benetan ederra eskaini dute.

Etenik gabeko eguna , irribarrez betetakoa,  eguraldia lagun Legution ospatu duguna. hasiera

Partzaileak
Partzaileak Legutioko plazan
Txapelduna
Partzaileak eta txapelduna.
Hasiera - Galeria - Bisita - Natura - Arkeologia - Plenoak - Iritzia - Agenda
Copyright 2009 . Gure helbidea: Agurain.org - Agurain 01200 - Araba (Euskal Herria) e-posta administrador@agurain.org