Bertxoko finala

Julio Sotok Bertxokoko bigarren txapela lortu zuen azkartzako finalean

2010ko azaroaren 27a.
Askartzako Trebiñu sagardotegian jokatu zen aurtengo Bertxokoko finala, azaroak 26an, ostiralean. Azaroan jokatuta 3 kanporaketetatik sailkatuta, Manex Agirre gaijartzailearen gidaritzapean, Jone Uria algortarra, Julio Soto gorritiarra, Ainhoa Mujika beasaindarra, Asier Azpiroz zubietarra, Ander Solozabal gasteiztarra eta Odei Barroso urruñarra aritu ziren nor baino nor txapel beltza lortu nahian.

Bete bete egin zen sagardotegia, eta kanpoko hotzari kontra eginez, giro goxoa sortu zen. Txorizoa, bakailao tortilla, bakailaoa, txuleta eta gazta eta menbrilo goxoak afaldu ostean, kafe eta kopekin batera hasi zen saio.

Hala Bedi irratikoak bertan egon ziren irratirako saioren berri ematen eta Hitzetik Hortzerakoek ere beraien kamera berriak estreinatu zituzten. Beraz saioa ondo jasota gelditu zen.

Kanta edo doinu ezagun batean agur bikainak kantatu zituzten bertsolariek eta zortziko txiki eta handian ere txukun aritu ziren. Bakarkakoan bi punturi erantzun ostean audio banari bertso bat kantatu behar izan zioten. Audioak egungo notizia ezberdinak ziren, Aita Santuaren esanak, Haitiko egoera, Maialen Lujanbio BEC-en txapeldun bilakatu zenekoa, . . . Ariketa honetan ala politak entzun ahal izan ziren ere.

Amaitzeko hamarreko txiki kartzela egon zen, eta bertan pankarta baten bidez epaitegi baten kokatu zituen Manexek bertsolariak, eta hirunaka hiru puntukoak hiruna kopla kantatuz bukatu zuten lan puntuagarria.

Azken agurrak entzun ostean jakin zen epaia: Julio Soto txapeldun! Eta txapeldunaren agurrarekin amaitu zen 2010eko Bertxoko sariketa.

ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA

aurreko berriak
Trebiñu sagardotegian
Trebiñu sagardotegian.
Hasiera - Galeria - Bisita - Natura - Arkeologia - Plenoak - Iritzia - Agenda
Copyright 2009 . Gure helbidea: Agurain.org - Agurain 01200 - Araba (Euskal Herria) e-posta administrador@agurain.org