Bertxoko sariketa

Jone Uria eta Odei Barrosok lortu zituzten BERTXOKO sarietako finalerako lehen bi paseak

2010ko azaroaren 7a.

Aurreko ostiralean, azaroak 5, jokatu zen Ozaetako txokoan, 2010eko Bertxoko Sariketako lehen kanporaketa. Bertan Odei Barroso urruñarra, Unai Gaztelumendi añorgarra, Jone Uria algortarra, Ekaitz Samaniego gasteiztarra, Ainhoa Comas amurriarra eta Kristiñe Txoperene hendaiarra ibili ziren nor baino nor Idoia Beitia gaijartzaile aramaioarraren gidaritzapean finalera pasatu nahian. Aipagarria da Ainhoa Comasek lehenengo aldiz parte hartzen zuela sariketa honetan eta txukun ibili zela.

Lautadako bonbo eta adarrek poteoan Ozaetan giro beroa jarri ostean, berrogei bat lagun egon ziren bertan goxo-goxo afaltzen. Ondoren Gasteiztik eta Aiaratik ikusle gehiago hurbildu ziren saioa ikustera. Saioa orokorrean nahiko arina eta umoretsua izan zen, bertso ideia eta xelebrekeri bat edo beste ikusi zirelarik. Bakarkakoan gai ezberdinak iradokitzen zituzten kamisetak eman zitzaizkien bertsolari bakoitzari. Eta amaierako agurretan guztiek eskertu zituzten bertako giro beroa eta txaloak. Baina guztiak finalera ezin direnez pasa, Jone eta Odeien alde egin zuten epaileek, eta hauek lortu zuten finalerako txartela.

Azaroak 12 eta 18an jokatuko dira beste bi kanporaketak, Laudio eta Gasteizen, eta 26an finala Trebiñoko sagardotegian izango da, beraz oraindik Bertxoko hasi besterik ez da egin.

aurreko berriak

bertsolariak
partaideak
Bertsolari eta partaideak.
Hasiera - Galeria - Bisita - Natura - Arkeologia - Plenoak - Iritzia - Agenda
Copyright 2009 . Gure helbidea: Agurain.org - Agurain 01200 - Araba (Euskal Herria) e-posta administrador@agurain.org