Bertso urtekaria
Haurrek primeran pasa dute bertsoak egin eta entzunez, euskaraz jolastuz eta bide batez hainbat bertso emanaldi burutu dituzte, azkena Maiatzaren 26ean egin zuten denek batera Aguraingo harresi aretoan.
LAUTADAKO Bertso-eskolako familia hazi egin da ikasturte honetan: Famili bertsoeskola guraso eta haur txikiekin, Aguraingo gazteen taldea eta Zalduondoko gazte talde sortu berria. Aguraingo udalak lokal berria utzi digu, Arramel kalean. BERTSOKAL izena jarri diogu eta San Juan plazaren inguruan aurkituko duzue.