Osoko bilkura honek ez du Aguraingo biztanleek azaldutako borondatea ordezkatzen, ez eta 518 aguraindarren erabakia errespetatzen, baldintza antidemokratikoetan eman ziren udal hauteskundeetan, ezker abertzalearen hiru ordezkari aukeratzeari eutsi baitzioten.
Ezker abertzaletik, hautatuak izan ez diren zinegotzien dimisioa exijitzen dugu, hiru zinegotzi legitimoen izendapena eta honekin Aguraindar GUZTIEN eskubide politikoak itzultzea, udal gaiak (aurrekontu hauek barne) udal demokratiko batean landuak, eztabaidatuak eta onartuak izan daitezen eta ez lege arrotzez baliatuz gure herriko sektore politiko batek, giza beharretatik urrun dagoen eginkizun publikoen gestio jakin bat garatzeko.