Arabako kuadrilla arteko txapelketako ALE ligako (Aiaraldea–Lautada-Errioxa) azken saioa Oiongo Azkena txokoan izango da, martxoaren 27an

Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan Aiaraldea nagusi Lezaman

2010ko martxoak 6
Amurrioko herriko taberna zen topagunea eta pixkanaka pixkana, taberna joan zen jendez betetzen. Lautadakoak sartu ziren tropelka, bonbo, platillo eta trikitixaz, giroa osatuz.

Han partekatu, edan, kantu eta dantza egin zen, “Gainditu nahi gaituzte, baina jai duzue” Lautadako lelopean.

Hortik Lezamara. Lezamako txokoan berrogeita hamar lagunentzako aparteko afaria: patatak porruekin eta gazta eta hirugiharrak bete zerra. – Batek hiru aldiz errepikatu zuen lehenengo platera. - Gero etorriko ziren marrubi eta esnegain postrea, kafeak eta kopak.

Lautadakoak orlegiz eta Aiaraldeko Altubepekoak beltzez jantzita ekin zioten bertso saioari. Lehenbizi paperean eta bat-batean ondoren. Goitik behera, behetik gora, bertso eta isiluneen arteko ika-mika.

Argazkiak airean, bi taldeek saski dotore bana jaso zuten epamahiaren ematizaren zain. Eta nahiz eta gutxigatik izan, azkenean Aiaraldeko Altubepekoak nagusitu ziren.

Arabako kuadrilla arteko txapelketako ALE ligako (Aiaraldea–Lautada-Errioxa) azken saioa Oiongo Azkena txokoan izango da, martxoaren 27an, larunbata, bazkalorduan. Bertan Errioxak etxean jokatuko du Aiaraladeko Altubepekoen kontra. Aiaraldeak irabazten badu, zuzenean sailkatuko da finalerdietara, Errioxak irabaziz gero, enpante hirukoitza izango da eta saio guztien puntuazioaren batuketak erabakiko du finalerdietara sailkatuko den taldearen izena.

aurreko berriak

Lautadako partaideak
Aiarako partaideak
Lautada eta Aiarako partaideak.
Hasiera - Galeria - Bisita - Natura - Arkeologia - Plenoak - Iritzia - Agenda
Copyright 2009 . Gure helbidea: Agurain.org - Agurain 01200 - Araba (Euskal Herria) e-posta administrador@agurain.org