Astelehenerako afaltzeko zeuden 96 lekuak hartuta zeuden, Gasteiztik autobusean etorri ziren asko eta bertsolari bakoitzak bere afizioa ere ekarri zuen. Afal ostean ere herriko eta bestelako jende dezente hurbildu zen saioa ikustera. Sagardotegia bete bete eginda zegoen, ehun bertsozale ingururen berotasunean. Hala Bedi irratiak zuzenean emititu zuen, 3 hizlarien bitartez.
Gaueko protagonista handiak sei finalistak izan ziren, Mikel Artola alegiarra, Enaitz Alustiza bergararra, Jokin Labayen arrasatearra, Iņaki Viņaspre abetxukoarra, Ander Solozabal gasteiztarrak eta Jone Uria algortarra. Azken honek, jantzi zuen txapela saio on bat eginez.
Bertsolariak lan bikaina egin zuten, doinu ezagun batean egindako agur puntuagarri.originalak entzun ostean, zortziko nagusian gai serioetan jarri zituen Manex Agirre gai-jartzaileak. Gero zortziko txikian umore ale batzuk entzun ahal izan genituen, eta bakarka, 2 puntu erantzun eta bertso bat audio bati, ere fin ibili ziren. Amaitzeko, hamarreko txikia kartzelan kantatu behar izan zuten. Kasu honetan egoera baten jarri zituen Manexek, atzean abade bat pankarta batean marraztuta, bertsolariak binaka parez pare, eta bakoitzari eraztun bana emanda. Eta amaitzeko, 3naka, trikitiarekin lagunduta, 3na kopla osatu behar izan zituzten.
Aramaioko Bertso Eskolak, bertsolariei egindako lana eskertzeko, bertako gazta eta eztia oparitu zien, eta txapeldunak txapela jantzi zuen arren, beste bertsolariek bisera bana ere jantzi zuten.
Abornikano, Zalduondo eta Gasteizko kanporaketen ostean, Aramaioko final honekin amaitu zen, 2009ko Bertxoko, giro jendetsu eta beroan eta urtez urte arrakasta handiagoa hartuz.