ATXILOKETAK

Oihana San Vicente eta Aitor Elizaran espetxeratu egin dituzte

2009ko irailak 24
Atzo, iluntzean laurogei bat pertsona elkartu zen Agurainen Ohiana San Vicenteren egoeraren aurrean elkartasuna adierazteko asmoz, eta goizean ere hirurogeita hamar ikaslek geldialdi bat egin zuten.

Oihana San Vicente aguraindarra eta Aitor Elizaran donostiarra atzo eraman zituzten Laurence Le Vert epailearen aurrera, lau egunez inkomunikatuta eduki ostean.

Epaileak prozesatu egin zituen eta espetxeratzeko eskatu zuen. Amnistiaren aldeko mugimenduak azaldu duenez, Fleuryn sartu dituzte biak.

San Vicente eta Elizaran astelehenean atxilotu zituen Polizia frantsesak Bretainian, hain zuzen ere Carnac herrian, ETAko kide izatea leporatuta.

aurreko berriak
Hasiera - Galeria - Bisita - Natura - Arkeologia - Plenoak - Iritzia - Agenda
Copyright 2009 . Gure helbidea: Agurain.org - Agurain 01200 - Araba (Euskal Herria) e-posta administrador@agurain.org