Beñat Olano eta Ander Solozabal gasteiztarrak, Arabako eskolarteko txapeldun berriak
2009 ekainaren 6
Arabako eskolarteko txapelketako finala jokatu da gaur goizean, Gasteizko Armentia ikastolan. Goizeko 9:00etarako Araba osotik hurbildutako 80tik gora haur eta gazte batu dira azken txanpari ekiteko asmoz.
Saio jendetsua eta arina izan dela aipatu dute bertaratutako hainbat lagunek, eta antolatzaile lanetan ibili diren Arabako Ikastolen Elkarteak eta Arabako Bertsozale Elkarteak balorazio oso positiboa egin dute. Parte hartze handia, maila altua eta publiko ugari izan dira.
Idatzizko lana izan da lehendabizi egin beharrekoa, eta bertan egindako lan guztien artean txapelduna eta bigarrena hautatu dituzte sail bakoitzean.
IDATZIZKO FINALA: Sarituak -
LEHEN HEZKUNTZA
Txapela: Mailen Fernández (Amurrio, Lucas Rey ikastetxea)
2. saria: Peru Abarrategui (Aramaio, San Martin Eskola)
DBHko lehen zikloa
Txapela: Jone Otxoa (Alangua, Aniturri Institutua)
Bigarren saria: Alazne Vadillo (Amurrio, Aresketa ikastola)
14 urtetik 18 urtera bitartekoetan
Txapela: Amaia Lasaga (Gasteiz, Koldo Mitxelena institutua)
Bigarren saria: Estitxu Saratxo (Elosu, Ikasbidea ikastola).
BAT-BATEKO FINALA
Txienak jaun ta jabe 14 urtez azpiko finalean
Idatzizko lanak burutu ostean bat-batekoaren txanda izan da. Oholtza gainera igo dira 14 urtez azpiko finalistak, eskualdeetako finalerdietatik sailkatutakoak: Ane Olano, Maddalen Arrausi eta Beñat Olano gasteiztarrak, Bingen Sainz Arrizalarra, Jon Unai Aspe Aguraindarra, Unai Gondra Artzinegarra eta Antton Carretero eta Peru Abarrategi Aramaioarrak. Saio polita egin dute, arina eta freskoa. Bigarren fasera Jon Unai, Binge, Beñat eta Peru sailkatu dira, baina azkenean txikienek nagusienei aurrea hartu eta sorpresa eman dute. 11 urte baino ez dauzkate lehen bi sarituek: Beñat Olanok jantzi du txapela eta bigarren saria lehendabiziko aldiz txapelketan parte hartu duen Peru Abarrategi Aramaioarrak.
Handitan, Ander Solozabal txapeldun
14 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen txanda izan da azkena. Sei finalista izan dira oholtza gainean, Elyem Chej legutiarra, Estitxu Saratxo Elosuarra, Ander Solozabal gasteiztarra, Ainhoa Comas amurrioarra eta Maria Izaga eta Xabi Igoa Aramaioarrak. Ez da izan txikien mailan besteko sorpresarik, urteak eta esperientzia nagusitu baitira. Bigarren fasera hiru bertsolari sailkatu dira: Ander, Elyem eta Xabi. Bakarkako lan polita egin dute hirurek, bi punturi erantzun eta hitzari bertso bana. Baina txapelak bigarrengoz Ander Solozabalek burua aukeratu du, eta bigarren saria iaz hirugarren geratu zen Xabi Igoarentzat izan da. Bi hauek eskuratu dute, Beñat eta Perurekin batera Altsasun jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko txapelketako finaleko txartela. Finala Ekainaren 20ean izango da, Altsasuko Burunda pilotalekuan.
|