Aguraingo Informazioa www.agurain.org clear1x1.gif
clear1x1.gif
clear1x1.gif

Inicio
Natura
Galería
Plenos
Arqueología
Visita
Opinión


Agenda
Eskualdea

Nuestra dirección

 

Lope de Larrea Ikastolako Gurasoen Elkartea - PRENTSA OHARRA
Zer gertatuko da gure jantokiarekin?

Agurain, 2008/06/25
Ikasturte honetan, baita aurrekoetan ere gure ikastola ongi funtzionatu duen jantokia zuzenean kudeatzeagatik nabarmendu egin da:

  • Herriko dendetatik hornitu egiten zen, mozkinak eskualdeko ekoizle nahiz merkatarientzat izanik
  • Asteko 1000 menuko denboraldiko dieta zen, aurreko egunean edo bi egun aurretik erositako produktuz osatua. Ondorioz, freskotasuna eta kalitatea bermatuta zeuden,  baita menua jango zen egun berean eginda zegoela ere, dieta osasuntsu, orekatu eta anitzaren  ezaugarriak errespetatuz.
  • Denboraldi baterako besterik ez bazen erabiltzen ez zegoen ikasturte osoa ordaindu beharrik, modu horretan benetan behar ziren egunak hautatzeko aukera izanik.
  • Ordutegi irekia zuen, txikienak bereziki laguntzeko asmoz.
  • Begirale talde motibatua eta euskalduna zuen.
  • Dudarik gabe, elikatzeko eta hezitzeko zeregina zuen baita zeregin soziala ere.

Eusko Jaurlaritzaren Dekretua ezartzearekin batera, gure sukaldera kontsumitu aurretik astebete lehenago iritsi, kopuru handietan pilatu eta izoztutako produktuak oinarri hartuta preziorik merkeenean erosiko diren produktuen zentralizazioa inposatu zaigu.
Produktua, menuak, ordutegiak, begiraleak edo jantokira bertaratzeko orduan egunak hautatzeko malgutasuna erabakitzeko genuen gaitasuna nahiz haiengan eragiteko gure ahalmena errotik desagertu egin dira.
Orain arte izan dugun funtzionamenduarekin jarraitzeko eskaini diguten aukera bakarra laguntza publikorik gabe aurrera egitea izan da, sukaldeko altzari eta tresneriaren gastu osoa eta mantentze-lanak gure gain hartuz baita sukaldeko langileen ardura ere. Ondorioz, jantokia ordaintzea ezinezkoa bilakatuko litzateke familia gehientsuenentzat.
Ez dugu ulertzen zein den funtzionamendu eredu bat inposatzeko dituzten arrazoiak, orain arte ongi moldatu baldin bagara eta geure iritzia ere jaso ez baldin badute.

Guraso asanblada

Egoera honen aurrean gurasoon bi asanblada burutu dira, egoera azaltzeko eta haren aurrean zer egin genezaken aztertzeko.
Asanblada hauen ondorio gisa lan-talde bat osatzea erabaki egin zen, egoera bera salatzeko eta egoeraren ondorioak paira zezaketen edo gaiaren inguruan interesa ager zezaketen beste ikastola nahiz erakunde batzuekin harremanetan jartzeko.

Proposamena

Bideratutako harreman horien bitartez jakin izan dugu badirela beste pertsona, ikastola eta elkarte batzuk ere guztiz bidegabea iruditzen zaigun egoera honi erantzuteko nahian dabiltzanak.
Besteak beste, eta erabaki nagusi gisa, Lope de Larrea Ikastolako Gurasoen Elkarteak honako erabaki hau hartu du: aipatu talde horiekin guztiekin bat egitea eta Eusko Jaurlaritzari luzamendua eskatzea datorren ikasturtean dekretuaren ezarpena bertan behera uzteko baita gurasoon iritzia kontuan hartuko duen jantokietarako auraudi berria sortzeko orduan gure parte hartzea exijitzeko ere.

Azken berria

Atzo, ekainak 24 an, Lakuan Bilera bat ospatu zen, Pablo Larrauri Sailburuordearekin, Birginia Galarraga Aurrekontuen ordezkoarekin eta Itziar Garaizar Langilegoaren Sailaren Ordezkariarekin.
Bertan elkartu ginen, Bergara, Oñate, Larrabetzu, Legazpi eta Aguraingo gurasoen Ordezkariak, eta EHIGEko (Euskal Herriko Ikastolen Gurasoen Elkartea) ordezkari bat.
Sailburuordeak ez zuen zehazki Konpromisurik hartu baina, asuntoari buelta eman behar ziola adirazi zigun, horretarako, gure kasuan daudenen ikasteetxeen zerrenda bidaltzeko, hau da jangeleen kudeaketa gurasoen esku mantendu nahi dugunon zerrenda.
ERANTZUNAREN ZAI GAUDE.

Hasiera

 

 

Lope de Larrea Ikastolako guraso eta seme-alaba batzuk
Bozeramaileak Lope de Larrea Ikastolako Gurasoen Elkartearen prentsaurrekoa. (25/06/2008)

Inicio -- Natura -- Galería -- Plenos -- Arqueología -- Visita -- Opinión

clear1x1.gif
Inicio Correo