Aguraingo Informazioa www.agurain.org clear1x1.gif
clear1x1.gif
clear1x1.gif

Inicio
Natura
Galería
Plenos
Arkeologia
Visita
Opinión


Agenda
Eskualdea

Nuestra dirección

 

Asteburu honetan, erabakita geratu dira 2008ko Arabako Bertsolari txapelketako finalerdiak

Agurain, 2008ko martxoaren 2a.

Martxoak 1ean, Larunbatean, Aguraingo Sarayola jatetxean jokatu zen aurtengo Arabako Bertsolari txapelketako hirugarren eta azken kanporaketa. Bertan berrogeita hamar bertsozale ingururen berotasunean ederki afaldu ostean, honela geratu ziren kontuak: Lehengo postuan Oihane Perea (156 puntu), bigarren, Ruben Sanchez puntutan berdinduta (156), ondoren Manex Agirre (151), Rikardo Gonzalez de Durana (148), Iker Agirre (142,5) eta Beñat Goitia (126,5). Saioa nahiko ona eta erregularra izan zen eta bertso ale politak entzuteko aukera egon zen.

Aurreko ostiralean, otsailaren 29an, Lantziegoko Luis R upategian jokatu zen kanporaketan aldiz Zigor Enbeitak lortu zuen finalerdietarako txartel zuzena, 155 puntu lortuz. bigarren Juan Mari Juaristi gelditu zen Felipe Zelaietarekin puntutan berdinduta (148,5), ondoren Andere Arriolabengoa (146,5), Aberto Martinez (139,5) eta Jagoba Apaolaza (133,5).

Horrela, Arabako zurrunbiloak herrialdea sentiarazten, gozarazten eta astintzen jarraitzen du, eta Laudio, Lantziego eta Agurainetik pasa ostean, finalerdietarako, Ondategi eta Aramaiorantz mugituko da.

martxoaren 9an, arratsaldeko 17tetan.
ZIGOITIAKO ONDATEGI ARETOAN

Asier Otamendi
Oihane Perea
Manex Agirre
Iñaki Viñaspre
Felipe Zelaieta
Serapio Lopez

martxoaren 16an, arratsaldeko 17tetan,
ARAMAIOKO KULTUR ETXEAN

Zigor Enbeita
Ruben Sanchez
Juan Mari Juaristi
Rikardo Gonzalez de Durana
Andere Arriolabengoa
Iker Agirre

Azken finalerdiaren osteanerabakiko da Apirilaren 5ean Gasteizko Printzipal Antzokian izango den final handian arituko den seikotea. Sentitu, Gozatu, Astindu, . . .!

Noticias anteriores

 

 

Lautadako bertso-eskola
Bertsolari zein bertsozale, gaijartzaile zein epaile… SENTITU, GOZATU, ASTINDU! (Informazio gehiago izateko klikatu hemen)


Inicio -- Natura -- Galería -- Plenos -- Arkeologia -- Visita -- Opinión

clear1x1.gif
Inicio Correo