| 6010 Euroko isuna segurtasun neurriak ez betetzeagatik
Agurain, 28/11/2007
Harresi Parkea S.Ak Agurainen sustatu duen etxebizitza zonaldean, igeltsero lanetan zebilen José Carlos Marqués Rodrigues langileak istripu larri bat izan zuen. Honen ondorioz “Albañileria y Encofrados Encoalan S.L. ” eta , solidarioki, “Arabako Lanketa S.L.U. ” enpresek 6010,13€ko isuna jaso dute Justizia, Lan eta Segurtasun Sailaren aldetik.
Otsailaren 27an izan zen istripua. Langilea irristatu eta burdinazko euskarri batzuen gainera erori zen.
Lan-ikuskaritzak egindako informeak honakoa dio:
“Zimendatze-hormaren aldean barandarik, erdiko oholik eta errodapirik ez zuen plataforma baten gainean ari zen lan egiten langilea eta, horrez gain, beste aldean ez zegoen inolako babesik; horregatik, istripua izandako langileak enkofratzeko panelaren gainean zeukan hanka bat, eta euskarrien gainean erori zen, baina hormaren beste aldetik ere erori zitekeen, 4 metro inguruko altuera batetik, ez baitzegoen inolako babesik hori saihesteko.”
… “Arestian adierazitako segurtasun neurririk ez badago, erortzeko arriskua beste maila batekoa da, zeren deskribatutako lanek eta istripua gertatuz gero, izango diren ondorioek eraginpeko langileen heriotza edo lesio iraunkor baliogabetzaileak eragin baititzakete; horregatik, langileentzako arrisku larria dagoela adierazi behar da, betiere azaroaren 8ko 31/1995 Legearen 4. Artikuluaren arabera.”
Langile portugaldar honek, istripua jasan zuenean, Lakuan (Gasteiz) 9 etxebizitza egiteko iraupenaren araberako kontratua zuen.
Oraingoan ere argi gelditu dira patronalaren erantzukizunak, prekarietatean eta azpikontratazioan oinarrituta, ez baititu langileen osasuna bermatzeko segurtasun neurriak betetzen; guzti honi , Lan-ikuskaritzak dituen bitarteko eskasak eta enpresei ezartzen zaizkien isun barregarriak gaineratzen badizkiogu, mobilizatzera bultzatzen gaituen egoera larri baten aurrean aurkitzen gara.
 |