Aguraingo Informazioa www.agurain.org clear1x1.gif
clear1x1.gif
clear1x1.gif

Inicio
Natura
Galería
Plenos
Arqueología
Visita
Opinión


Agenda
Eskualdea

Nuestra dirección

 

Bozka honek Agurainerako herri proiektu baten aldeko apustua dakar

Agurain, 2007/05/12
Datorren Maiatzaren 27an izango diren udal hauteskundeetara aurkezturiko ehundaka zerrendaren aurka egindako demokraziaren kontrako ankerkeria burutu berri denean jaso duzu Herri Programa daraman Sorginetxe hau.

Herri honetako gehiengoak eskatutako aldaketa politikoa lekarkeen bake prozesua abiatzea saihestu nahi dute PSOE-k eta EAJ-k, PPrekin batera osatutako ezetzaren frontearen bidez.. Beren ideiagatik ikertuak izan diren milaka pertsonen aurkako jazarpen ideologikoaren buru da PSOE. Ertzaintzaren txostenen bidez bidalitako milaka pertsonei buruzko informazioarekin "sorgin-ehiza" honetan lagundu egin du EAJ-k. Halere, egun hauetan EAJ-k (Agurainen Iñaki Beraza buru duen Plataformak) PP-rekin akordio batera iristeko prest daudela adierazi du, Josu Jon Imazen bidez. Hori da EAJ-ren proiektua: Euskal Herrirako soluziobiderik nahi ez duen frankismoaren oinordekoekin akordioetara iritsi.

Batzuek gatazkan bizitzera kondenatu nahi dute Herri hau. Ezker abertzalea ez dago hori onartzeko prest eta bake egoera demokratikoa sortu nahi dugu datozen belaunaldietarako. Herri honen eskubideak aintzat hartuko dituen prozesu demokratikoa abiarazteko apustu sendoa egiten ari gara, bakea ekarriko duen prozesuaren aldeko apustua, alegia. Baietzaren aldekoak gara gu eta baietz esan nahi diogu: bai prozesu demokratikoari, bai Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarrorako erabakitzeko eskubidea jasoko duen autonomiaren proposamenari, bai bakeari, bai hauteskunde demokratikoei, bai pertsona guztien eskubide zibil eta demokratikoen errespetuari,...

Nahiz eta PSOE-k eta EAJ-k hauteskunde hauek prozesua oztopatzeko erabili nahi dituen, ezker abertzaleak gogor lan egingo du hauteskunde hauek soluziobidearen urrats bat izan daitezen. Horretarako, daukagun aukera historikoa baliatu behar genuke, datorren maiatzaren 27an EAE-ANV-ri bozka emanda, prozesu demokratikoa abiarazteko.

PSOE-ko zuzendaritzak eta EAJ-koak badakite, jendarte honetako gehiengoaren iritziz, Hauteskunde demokratikoetan guztion eskubideak errespetatu behar direla, baina badakite, baita ere, aldaketa politikoa ekarriko duen prozesu demokratiko baten hasierak jarduera politikorako aukera berriak zabalduko dituen neurrian, beraien interes partikular batzuk kolokan jar daitezkeela. Horren aurrean nahiago dute egungo egoeran gotortu, datozen udal hauteskundeak ankerkeria antidemokratikoa izango direla baldin badakite ere. Horregatik une honetan oso garrantzitsua da soluzioen prozesu bat abiarazteko bultzatzen ari diren posizio politikoak babestea. Horrek une honetan, oztopo guztien gainetik, indarrak biltzea eskatzen du eta hori ANV-EAE-ri bozka emanez lortuko dugu.

Bozka honek, halaber, Agurainerako herri proiektu baten aldeko apustua dakar, Sorginetxe honetan agertzen diren proposamenak jasotzen dituen herri proiektua. Azken 30 urteotan egin dugun bezala, ezker abertzaleak proiektu horren alde lanean jarraituko du. Udalean ordezkatuak egoteko dugun eskubidearen aldarrikapenean lanean jarraituko dugu. Aguraingo herritarron aurrean egiten ari diren txapuza antidemokratikoa agerian geratzen ari den honetan, jakin dezatela Agurainen ezetzaren frontea ordezkatzen dutenek, aguraindarrok hautatuko ditugun ordezkariek Udalen bere lana egiteko eskubide osoa dutela, baldintza ez demokratikoetan aukeratuta ere. Jakin dezatela une honetatik beretik exijentzia demokratiko hori mahai gainean dutela, eta dagoeneko aguraindarron erabakia errespetatzeko konpromiso argiak hartu beharrean daudela.Anterior

 

 

Aguraingo Herri Programa Aguraingo Herri ProgramaContinúa (2007/05/12)

Inicio -- Natura -- Galería -- Plenos -- Arqueología -- Visita -- Opinión

clear1x1.gif
Inicio Correo