Aguraingo Informazioa www.agurain.org clear1x1.gif
clear1x1.gif
clear1x1.gif

Inicio
Natura
Galería
Plenos
Arqueología
Visita
Opinión


Agenda
Eskualdea

Nuestra dirección

 

48 Bai Euskarari Ziurtagiri Agurainen


Agurain, 2007/05/09
Agurain, Arabatik proportzioan ziurtagiri gehien dituen herria.

kontseilua48 izan dira jada gaur Agurainen ospatutako ekitaldian Bai Euskarari Ziurtagiria eskuratu duten enpresa, saltoki eta era guztietako entitateak. “Bai Euskarari Ziurtagiria duten entitateek eman dituzten urratsak, ematen ari direnak eta emango dituztenak dira, euskararen eguzkia pizten eta bizitzen duten argia”, adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi  Xabier Mendigurenek.

Izan ere, urtez urte gora egiten du Bai Euskarari Ziurtagiriaren kopuruak. Azken 6 urteetan, 1.400 erakunde baino gehiago dira Euskal Herri osoan zehar ziurtagiria eskuratu dutenak. Agurainen bertan, ekitaldia ospatzen den hirugarren urtea da aurtengoa. Akordioa indartzen ari da, ditugun 48 ziurtagiriek frogatzen duten bezala. “Agurain Araba osotik, biztanle proportzioa kontuan hartuta, ziurtagiri gehien dituen herria da”, azaldu du Mendigurenek.  Ildo honetatik, Yolanda Arrondoren, Bai Euskarari Akordioko teknikariaren, lan bikaina azpimarratu dute gaurko ekitaldian.

Aipagarria da Kontseiluak eta Aguraingo udalak otsailean bertan lankidetza-hitzarmena berritu zutela. Orduan erabaki zen bezala, hiru hilabete hauetan udala eta Kontseilua aritu dira Bai Euskarari Akordioa kudeatzen. “Hemendik aurrera berriz, Aguraingo Udalak sustatutako Kultura Fundazioarekin batera egingo du lan Kontseiluak”, azaldu du udaleko ordezkari den Pello Iparragirrek. 

Kontseiluaz gainera, gaurko ekitaldian, Aguraingo euskalgintzaren ordezkaria, eta udalaren bozeramailea elkartu dira. Yolanda Arrondok, eskualdeko euskalgintzako ordezkariak, ziurtagiridunak zoriondu ditu, gero eta zabalagoa den proiektu honen parte izateagatik. “Gero eta gehiago gara proiektu honetan lanean gabiltzanok eta guztion artean lortu egingo dugu”, aipatu du Arrondok. Elkarlanaren ideia ardatz bezala hartuta, etorkizunerako erronkak ere izan dituzte hizpide: “Agurainen kasuan guztiok elkarrekin asko egin dugu, baina askoz gehiago dago oraindik egiteko eta horren froga da oraindik aisialdia euskalduntzeko eginbeharreko guztia”, gaineratu du.

Ekitaldian, Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarte berriaren sorreraz ere aritu dira. Osatu baino lehen, Kontseiluko ordezkariak Euskal Herriko hainbat eta hainbat eragileren ekarpenak jasotzen ari dira. Elkarte berrian Bai Euskarari Ziurtagiridunak izango baitira benetako protagonistak, elkartearen parte aktibo izango dira. Gainera, Bai Euskarari Ziurtagirien kopurua hazten ari den bakarra ez dela ziurtatu dute. Ziurtagiriez gain, Bai Euskarari Akordioan parte hartzen duten herrien kopurua ere gora doa, iaz esaterako Idiazabal eta Senpere gehitu ziren egitasmo honetara eta aurten jada 75 Bai Euskarari Ziurtagiri eskuratu dituzte Senpereko eragileek.

Bukatzeko, Kontseiluak Aguraingo udala eta herritarrak zoriondu ditu euskararekiko aspaldidanik hartuta duten konpromisoagatik. “Aurrerantzean ere izan dezatela lan bikain honetan jarduteko gogoa eta kemena”, amaitu du Kontseiluko idazkari nagusiak.

Inicio

 

Inicio -- Natura -- Galería -- Plenos -- Arqueología -- Visita -- Opinión

clear1x1.gif
Inicio Correo