Korrika 15 (Karrantza- Iruñea)

Agurain, 2007/03/20
AEK-k antolatutako Korrika 15a martxoaren 22an abiatuko da Karrantzatik eta martxoaren 27an, asteartea, pasako da Aguraindik. Korrika 16:30ean iritsiko da eta ordu erdi inguru emango du Agurainen. Bertan, alde zaharrari emango dio buelta eta Erdoñana aldera joango da.
| |
|
|
 |
Korrika Agurainen |
| |
|
|
Agurainen zehar egingo duen ibilbidea hauxe izango da: Adana- Opakuako rotonda- Errege ataria- San Juan plaza- Santa Maria plaza- Sanjorgetik, anbulategira- Errege ataria- Agapitoren etxea- Madura- Madalena- Erdoñanarantz.
Giroa berotzeko, larunbatean, hilak 24, Korrika Kulturala ospatuko da Agurainen: tailerrak, bertsoak, abesbatza, kontzertua, dantza eta herri bazkaria izango dira. Omenaldia ere egingo zaie euskara transmititzen lan egin duen emakume aguraindarrei.
Heldu Korrikari!
Heldu euskarari!
Heldu elkarlanari!
Heldu lekukoari!
Korrikaren inguruko ekimen programa.

|