Aguraingo Informazioa www.agurain.org clear1x1.gif
clear1x1.gif
clear1x1.gif

Inicio
Natura
Galería
Plenos
Arkeologia
Visita
Opinión


Agenda
Eskualdea

Nuestra dirección

 

Baietz eta Aek-k 2007. URTEKO EUSKAL EKIMEN PROGRAMA aurkezten digute

Agurain, 2007/01/21
Aguraingo hainbat herritar eta Aek-ko ikasle zein irakasle biltzen dituen lan talde honek, aurreko urteetako iharduera arrakastatsuari jarraipena eman nahian, programa zabal eta erakargarri bat aukezten digu aguraingo herritarroi.

     
Baietz eta AEK
Antolatzaileak
     

Haur, gazte zein helduek parte hartze aktiboa izan dezaten, arlo ezberdinetako ekimenak biltzen ditu aurtengo programak. Badira kultur irteerak, mendi martxak, barnetegiak, tailerrak, lehiaketak eta baita festa eta kontzertuak ere.

Ekimen hauen helburu garrantzitsuena, euskararen erabileraren bitartez, Aguraingo herritarren arteko harremana indartzea da.
2007. URTEKO PLANA
URTARRILA
  • 24an MINTZALAGUNA egitasmoa hasiko da. Honen helburua aek-ko ikasleak, klasetik kanpo, euskaraz aritzeko ohitura hartzea da.
  • 27an EUSKAL JAI EGUNA. Oraindik ere badira salgai bazkaltzeko bonoak (aek-n galdetu). Programa ikusteko egin klick ondoko argazkian.
OTSAILA
  • 17-18an ANTZERKI eta MASAIA TAILERRAK
MARTXOA
  • 4an KORRIKA KULTURALA: GOLOKA, haurrentzako antzerkia.
  • 2-3-4an ASTEBURUKO BARNETEGIA, kostaldean.
  • 23-24-25an KORRIKA KULTURALA. ekitaldiak Agurainen.
  • 27an KORRIKA Agurainera helduko da.
  • 31an TXANGOA MENDIRA (haur eta helduentzat).
APIRILA
  • Apirilaren hasieran aurtengo LEHIAKETAren aurkezpena.
  • 16tik 22ra Aguraingo EUSKARAREN ASTEA: asteburuan Aguraingo herriari buruzko KULTUR BIRA (arkitektura, arkeologia, historia, etab.)
MAIATZA
  • Lehenengo asteburuan Iruña-Veleiara txangoa, euskararen lehen aztarnen bila.
  • 13an haur eta helduentzako TXANGOA MENDIRA.
  • 25-26-27an ASTEBURU PASA PIRINEOTAN mendizale amorratuentzat.
  • 26-27an FAMILIA BARNETEGIA kostaldean.
EKAINA
  • 9an AZKEN JAIA eta SARI BANAKETA.
  • 16-17an BIZIKLETA MARTXA Araba Euskaraz-era.
  • 17an ARABA EUSKARAZera autobusez.
IRAILA
  • 23-24an FAMILIA BARNETEGIA.

Noticias anteriores

Inicio -- Natura -- Galería -- Plenos -- Arkeologia -- Visita -- Opinión

clear1x1.gif
Inicio Correo