Atsedenaldi baten ostean atzo, hilak 6, berriro ere martxan jarri zen Arabako Bertsolari Txapelketa. Laudion eta Aramaion jokatutako kanporaketetatik etorritako sei bertsolariekin batera joan zen urteko sei finalistek hartuko dute parte bi finalaurrekoetan. Atzo sei bertsolarik zeukaten hitzordua: Manex Agirrek, Ricardo Gonzalez de Duranak, Izar Mendigurenek, Felipe Zelaietak, Zigor Enbeitak eta Axier Otamendik. Aguraingo Harresi Aretoan zuten hitzordua egina entzule finekin arratsaldeko zazpietan, eta bai batzuek eta bai besteak ere faltarik gabe agertu ziren bertan.
Irati Lotina gai emailearen aginduetara hau izan zen atzoko finalaurrekoan bertsolariek egin behar izan zuten lana: zortziko handian ofizioka hiruna bertso, beste hiru zortziko txikian eta ofizioekin bukatzeko beste hiru bertso hamarreko txikian. Gero kartzelako lana etorri zen; puntuari zortziko txikian erantzun eta gai baten inguruan bi bertso bota behar izan zituztelarik doinu eta neurri librean. Lan hori egin ostean Zigor Enbeita izan zen puntuaziorik altuena lortu zuen bertsolaria, Axier Otamendiren aurretik.
Saio osoan zehar sailkapenean aurrean geratutako bi bertsolariek nagusitasuna eta maisutasuna erakutsi zuten; beraiek izan ohi zirelarik protagonista saioko bertso-aldirik onenetan. Inola era aipatzekoa da era beran Izar Mendiguren gazteak osatu zuen lana, ideia politak bota baitzituen, momentuan momentukoak.
Normalean gertatzen den moduan bakarkako lanean entzun ziren arratsaldeko lanik onenak. Zortziko nagusikoak nahiko serio joan ziren, aipatzekoa izanik Otamendik eta Mendigurenek emakumeen tratu txarren inguruan eginiko saioa. Inola ere ofizioei dagokienez zortziko txikian aritu ziren finen bertsolariak, orduan asmatu baitzuten ondoen gaiekin.
Lan puntuagarri guztia amaitu ostean honela geratu zen sailkapena: 307 punturekin Zigor Enbeita, haren atzetik 305 punturekin Axier Otamendi, hirugarren lekuan 302,5 punturekin Manex Agirre, 275 punturekin laugarren Ricardo Gonzalez de Durana, bosgarren 271 punturekin Izar Mendiguren eta seigarren lekuan 257,5 punturekin Felipe Zelaieta.
Modu honetan Zigor Enbeitak hilaren 27an jokatuko den finalerako txartela lortu du, gainontzekoek datorren astean Dulantzin jokatuko den bigarren finalaurrekoa jokatu arte itxaron beharko dutelarik puntuazioaren arabera finalera nor pasako den jakin ahal izateko. Esandako moduan, hurrengo hitzordua datorren larunbatean arratsaldeko zazpietan Dulantzin. |
Tras un descanso de cerca de un mes, el campeonato de Bertsolaris de Álava retomó ayer su andadura en la sala multiusos Harresi de Agurain. Seis bertsolaris que vienen de las eliminatorias que se disputaron en Laudio y Aramaio y otros seis que entran directamente en las semifinales por haber estado en la final del año pasado, se verán las caras para ganarse los seis asientos de la gran final que se disputará el próximo 27 de mayo.
Ayer fueron seis los bertsolaris que se dieron cita bajo las órdenes de la presentadora Irati Lotina: Manex Agirre, Ricardo Gonzalez de Durana, Zigor Enbeita, Izar Mendiguren, Axier Otamendi y Felipe Zelaieta.
Tras haber cantado los saludos que exige el protocolo, fue este el trabajo que tuvo que realizar cada bertsolari: controversia a dos de tres bertsos cada uno en zortziko mayor, en zortziko menor y hamarreko menor, y en la intervención en la cárcel en solitario un bertso en zortziko menor en arranque forzado y otros dos en tonada y medida libre partiendo de un tema. Fue Zigor Enbeita quien obtuvo la puntuación más alta después de completar todo el trabajo, por delante de Axier Otamendi.
Durante toda la actuación tanto el primer clasificado como el segundo fueron superiores a todos los demás, demostrando que tenían grandes opciones a ocupar el primer puesto. De todas formas, es de mención el trabajo que completó la joven Izar Mendiguren, ya que demostró grandes dotes en el arte del bertsolarismo.
Como suele ser habitual, los mejores bertsos se escucharon en la intervención en la cárcel, en solitario. En el zortziko mayor Mendiguren y Otamendi completaron un trabajo digno de escucha, aunque los mejores trabajos de la controversia se escucharon en el zortziko menor; que fue donde mejor supieron amoldarse los bertsolaris a los temas ofrecidos por la presentadora Irati Lotina.
Tras el recuento de las puntuaciones la clasificación quedó de esta manera: en primera posición Zigor Enbeita (307 p.), detrás de él Axier Otamendi (305 p.), en tercer lugar Manex Agirre (302,5 p.), en el cuarto puesto Ricardo González de Durana (275 p.), quinta Izar Mendiguren (271 p.) y en sexta posición Felipe Zelaieta (257,5 p.).
De este modo, Zigor Enbeita ha conseguido el primer asiento en la gran final que se disputará el 27 de este mes. Los demás bertsolaris tendrán que esperar a la segunda semifinal que se disputará la semana que viene en Dulantzi, ya que pasarán junto con Enbeita el primer clasificado de dicha semifinal y los cuatro mejores puntuados de las dos semifinales. A lo dicho, la siguiente cita el 12 de este mes en Dulantzi.  |