Aguraingo Bai Euskarari Ziurtagiridunak

Agurain,26/04/2006
Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren banaketa egin die Aguraingo hainbat enpresa, saltoki eta era guztietako entitateri. Guztira, 49 enpresa, saltoki eta era guztietako entitatek jaso dute Bai Euskarari Ziurtagiria. “Aguraingo herritarrek egunerokoa euskalduntzeko ahalegina egin dute”, adierazi du Xabier Mendigurenek, Kontseiluko idazkari nagusiak.
Las entidades que durante el último año han adquirido compromisos a favor de la normalización del euskara han recibido en mano de Kontseilua el Certificado Bai Euskarari. “Vosotros aseguráis el futuro del euskara”, ha reconocido Mendiguren.
Jarraipen Batzordeko ordezkariak gogorarazi du euskararen normalizazioa lortzeko ahalegina ez dela bakarka egiten eta Bai Euskarari Ziurtagiria ekimen kolektiboa dela. “Norberak, eragileak berak hartzen eta betetzen ditu konpromisoak, baina bide horretan elkarrekin ari gara denok”, azaldu du Jarraipen Batzordeko ordezkariak, Santiago Sasietak. Era berean, Jarraipen Batzordeko kidea den aldetik, Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidetik jarraitzea animatu du Sasietak.
Begoña García, portavoz de una entidad que posee el Certificado Bai Euskarari, ha subrayado que la responsabilidad del desarrollo del euskara es de la sociedad en su conjunto. “Es gratificante ver que los agentes sociales de Agurain dicen sí al euskara”.
Aguraingo Udaleko ordezkariak instituzioek euskararen normalizazio prozesuan duten garrantzia azpimarratu du. Bere ustez, udalek prozesu hau babestea ezinbestekoa da euskararen erabilera normalizatzeko. “Aguraingo Udalak ere, herritarrok euskararen alde egin duzuen apustuarekin bat egiten du eta gure konpromisoa berresten dugu”, adierazi du Aguraingo udaleko ordezkariak, Pello Iparragirrek.
Kontseilua ha valorado de manera muy positiva esta iniciativa. “El Acuerdo Bai Euskarari, puesto en marcha hace seis años, se desarrolla y da sus frutos”, ha finalizado el secretario general de Kontseilua, Xabier Mendiguren.
|