Aguraingo Informazioa www.agurain.org clear1x1.gif
clear1x1.gif
clear1x1.gif

Inicio
Natura
Galería
Plenos
Arqueología
Visita
Opinión


Agenda
Eskualdea

Nuestra dirección

 

Moción presentada por el grupo Aguraingo Bidea sobre el impulso a la utilización del nombre de AGURAIN

Agurain, 4/02/06

Aurten, 2006ko urtarrilaren 23an, 750 urte beteko dira Gaztelako Errege Alfonso X. Jakintsuak gure herriaren euskarazko izena ezabatzea erabaki zuenetik: Hagurhain izena kendu (egun Euskaltzaindiaren erabakiaren arabera: Agurain), eta gaztelaniazko Salvatierra izena erabiltzea agindu zuen.

Une hartan, 1256an, euskara Aguraingo zein Arabako biztanleen eguneroko hizkuntza zen. Eta erabaki hark ezarri zuen ondorengo historian zeharreko norabidea, geure hizkuntza eta euskaldun kontzientzia galerazi nahian.

Pablo Mendibil (1788-1832) dulantziarraren testigantzan jasotzen den bezala, Lautadan euskaraz hitz egitea debekatu zuten: “Que mi lengua es la bascongada, y para obligarme a que la olvide como si fuera incompatible con aprender y saber la castellana, me condenan a recibir el maldito anillo si se me escapa una sola palabra de las que mamé con la leche, aunque diga ama en lugar de madre, o pronuncie Jaungoikoa en lugar de Dios, queriendo invocar su santo nombre…”

Horrela zapaldu zuten euskara eta desagertarazten saiatu, baina 1842an bizirik zirauen euskarak, oraindik ere, gure herrian. Geure hizkuntza ezabatzeko presio guztien gainetik, urte hartako Udal Ordenantzetan agertzen da itzultzaile lanpostua betetzen zuen Ignacio Aristimuñoari buruzko aipamena, une hartan euskara besterik ez zekiten aguraindarren zerbitzurako lan egiten zuena.

Baina pertsona askoren borondate eta ahalegin irmoari esker lortu dugu geure identitatearen ezaugarriei eustea eta etorkizuneko bide berriak irekitzea. Arrigorrista, atxun, Urzabal, sarda, txingurri, sapaburu(zanpaburro), aniturri, ardura,….Geure mendi, geure ibai eta toponimian erabilitako euskarazko hitzetan, batzutan itxuragabetuak geratu diren horietan ere, iraun du gure hizkuntzak, joan den mendearen lehenengo herenean era isolatuan, eta 1969tik aurrera aguraindarron artean berriz agertzen hasi zen euskararen erabileran. Euskara geure sentitu eta euskal herritar garen kontzientzia berreskuratzeko urrats garrantzitsuak eman ditugu azkenengo lau harmakadetan, oraindik jorratzeko bide luzea egiteke badago ere.

Gauzak honela, azkenengo hamarkada hauetan aguraindarrok geure herriaren izena berreskuratu dugu, Agurain izena, alegia, eta gizartean izen hau erabiltzeko joera orokortu egin da. Errealitate sozial honen zehaztapen legala burutzeko saiakera neketsu batzuk egin ondoren, 1994an ondorengo erabakia hartu zuen udalak: Salvatierra udalerriaren gaur egungo izena aldatu eta aurrerantzean Salvatierra edo Agurain izen ofizialez bereiz-gabe izendatzeko baimena ematen da.

Erabaki hura hartu zenetik hamaika urte igaro ondoren, erabaki haren aplikazioari buruzko hausnarketaren beharra ikusten dugu. Salvatierraren historia Aguraingo historiaren zati bat dela jakitun gara, baina halere nondik gatozen eta etorkizunean norantz joateko eskubidea daukagun oso garbi eduki behar dugu gure hizkuntza eta gure identitatea berreskuratzeko jarraituko beharreko ildoak jorratzeko orduan.

Gure euskal identitatea berreskuratzeko bidean, Agurain izena biztanleriaren gehiengo handi batek erabiltzen du eta azken urte hauetan zabalduz eta normalizatuz doa euskal izenaren erabilera. Aldi berean, hainbat erakunde eta komunikabidek zehaztugabeko irizpide batzuen arabera egiten du 1994ko udal erabaki honen aplikazioa, geure herriaren izena berreskuratzeko helburua lausotuz. Horrek ez die erantzuten ez erabakiari, ez erabakiaren helburuari ezta Aguraingo egungo errealitate sozialari ere. Adibide batzuk ematearren, komunikabide batzuetan Salvatierra izena soilik erabiltzen dela ikus dezakegu; beste batzuetan, batez ere Salvatierra erabiltzen dute, nahiz eta ezagutzen ez dugun irizpideren baten arabera noizean behin Agurain ere erabili; Arabako Foru Aldundiaren izendegian, ordena alfabetikoaren arabera “s” hizkira joan behar da Salvatierra/Agurain aurkitzeko, horrelako irizpiderik ezagutzen ez dugun arren. Honelako egoerak eta antzekoak aurkitzen ditugu Erkidego Autonomoaren erakunde batzuetan, telefono-aurkibideetan,...

Hau guztia kontutan hartuta, Agurain izena geure herriaren errealitate sozialean berreskuratu den bezala, instituzioek ere norabide horri ekin behar diotela uste dugu eta Aguraingo Udalbatzak ondorengo erabakiak hartzea proposatzen dugu:

1.- Aguraingo Udalak udalerriaren izena aldatzeko 1994an hartutako erabakiaren baitan, hemendik aurrera bere jarduera ofizial osoan gure Udalerria izendatzeko Agurain izena soilik erabiltzea erabakitzen du, edozein hiritarrek egin dezakeen Salvatierra izenaren erabilera errespetatuta.

(El Ayuntamiento de Agurain en el marco del acuerdo municipal que sobre el cambio de denominación del municipio se adoptó en 1994 acuerda utilizar en toda su actividad oficial únicamente el nombre de Agurain para denominar a nuestro Municipio, respetando en todo caso la utilización que del nombre de Salvatierra pueda realizar cualquier persona.)

2.- Aguraingo Udalak udalerriaren izena aldatzeko 1994an hartutako erabakiaren baitan, erakunde guztiei, komunikabide guztiei, entitate sozial, kultural eta ekonomiko guztiei,… eskutitz baten bidez ondorengoa jakinaraziko die: hemendik aurrera, bere jarduera ofizialean gure udalerria izendatzeko Agurain izena soilik erabiltzeko eskaera.

(El Ayuntamiento de Agurain en el marco del acuerdo municipal que sobre el cambio de denominación del municipio se adoptó en 1994 acuerdaenviar s a todas las instituciones, medios de comunicación, organismos, entidades económicas, culturales, sociales,… una comunicación solicitando que en su actividad y documentación oficial utilicen únicamente el nombre de Agurain para denominar a nuestra localidad.)

3.- Aguraingo Udalak aguraindar guztiei, giza eragile guztiei (kultur elkarte, kirol elkarte, merkatal elkarte, aisialdirako elkarteei,…), enpresa guztiei, merkatal guztiei,… honako deialdia egiten die: geure hizkuntza eta euskal identitatearen berreskurapenaren baitan Agurain izenaren erabilera bultzatzen jarrai dezatela.

(El Ayuntamiento de Agurain hace una llamamiento a toda la ciudadanía de Agurain, a todos los grupos sociales (culturales, deportivos,……), a empresas, comercios… a continuar impulsando la recuperación del nombre de Agurain, en el marco de la recuperación de nuestra lengua y nuestra conciencia de pertenecer a Euskal Herria.)

4.- Aguraingo Udalak erabaki hauek publiko egingo ditu, bai Agurainen baita udalerriaren eremuan ere, Udal Bando baten bidez eta elkarte guztiei jakinarazpen bana bidalita.

(El Ayuntamiento de Agurain hará público estos acuerdos, también en el ámbito del municipio, mediante la elaboración de un Bando especial que dé cuenta del mismo así como mediante el envió de una comunicación especial a todas las entidades económicas, sociales, culturales, deportivas,…del municipio.)

AGURAIN, 2006ko urtarrilaren 23an

AGURAINGO BIDEA

Noticias anteriores

Aguraingo bidea kandidatura Aguraingo Bidea kandidatura. (04/02/06)

Inicio -- Natura -- Galería -- Plenos -- Arqueología -- Visita -- Opinión

clear1x1.gif
Inicio Correo