Aguraingo Informazioa www.agurain.org clear1x1.gif
clear1x1.gif
clear1x1.gif

Inicio
Natura
Galería
Plenos
Arqueología
Visita
Opinión


Agenda
Eskualdea

Nuestra dirección

 

GARTZEN taldearekin elkarrizketa

Agurain, 29/11/05

GARTZEN Arabar lautadako Araia herrian sorturiko musika taldea da eta lautadako herri ezberdinetako jendeak osatua dago. Ibai eta Eneko (Araiakoak), Joxe (Ametzagakoa), Mikel Lezeta (Gasteizkoa) eta Mikel Goikuria eta Virgi (Aguraingoak).

Taldea 2004-ko Irailean osatu zen eta urtebete geroago 5 kantaz osaturiko Maketa kaleratu dute, kopia gehienak lehenbailehen eskuetatik kenduz. Urtean zehar kontzertu ugari eman dituzte Araba eta Nafarroan zehar, batez ere lautadako herrien artean, jendearen harrera ezin hobea edukiz.

Jarraian, taldearen inguruko kontuei buruz galdetu diegu eta hauek izan dira erantzunak.

Nolatan elkartu zarete Araiako, Aguraingo Ametzagako eta Gasteizko jendea musika talde bat osatzeko? Ez al da arraroa?

Bueno, arraro, arraroa…ez, ezberdina. Hasiera batean Araiako eta Ametzagako lagunak sortu zuten taldea, baina Goiku eta Virgi ezagutu eta laster sorturiko harreman onak asko erraztu zuen berehala musikalki ere batzea. Gainera guk hau gauza positibotzat hartzen dugu, herri ezberdinetako jendearekin jotzeak, herri horietako jendearengana errazago hurbiltzea ahalbidetzen digulako.

Zuen elkartze honek zein eragin izan du zuen musikan?

Hasiera batean, Ibai, Mikel, Joxe eta Eneko soinu metaleroak hasi ginen jotzen. Gero Mikel eta Virgi iristean doinu hauek bibolina, teklatua edota djenbe-arekin nahastu genituen estilo melodiko eta pertsonalagoa bilatuz. Egia esan asko kostatzen zaigu gaur egungo gure musika estiloa definitzea.

Gure ustez, jendeak estilo ezberdinak interpretatu ditzake gure abestietan zehar, baina guretzat garrantzitsuena da kontzertuetan ikusten dela musika zuzena dela eta jendearekin laster konektatzen dela.

Zein gai jorratzen dituzue hitzetan? Zein mezu zabaldu nahi duzue jendearen artean?

Gure ustez hitzen kontuan ezberdintzen gaituena ez da jorratzen ditugun gaiak, baizik eta gai hauek tratatzeko era. Batez ere saiatzen gara jendeari aurrera egiteko arrazoiak ematen. Kantuetan bidezkoak ikusten ez ditugun gauzak salatzen ditugu, baina beti konklusio positibo bat bilatuz, irtenbide bat bilatzen behintzat saiatu, saiatzen gara.

Maketaren kantuetan adibidez, “Bizi Borrokan” kantuan norberaren bizitza norberaren borroka ere badela esan nahi dugu. “Arranoa” Kantuan Aitor Duranen Espetxeratzetik sortu zen, itxaropenari eusteko esanez. Sergizu Irauten Tristuraren aurkako kantua eta eta azkenik Gu Geu, taldeko filosofia islatzen duena.

Beste kantuetan Bakardadea, musikaren egoera edota ingurumenaren egoeraren gaiak jorratzen ditugu.

Non ibili zarete jotzen? Zer moduz zuzenekoetan?

Hasieran lautadako herrietan hasi ginen jotzen; Araia, Agurain, Zalduondo, Gasteiz… Eta egia esan giro ezin hobea topatu genuen, inguruko jendeak eman zigun bultzadak une horietan asko motibatuz. Gainera Araiako lagunak leku guztietara hurbiltzen dira gu ikustera eta hori izugarria da guretzat. Esan beharra dugu ere zuzenekoetan, jo ta ke giroa sortzen dutenak Aguraingo gaztetxoak direla eta eskertzekoa da beti ere.

Bestalde, Lekunberri, Otxandio, Puentelarra edota Payoetan oso gustura izan gara talde eta lagun berriak ezagutzen, hala nola A Pike, Iñaurkeim, kloratita, Bartzelonako Los Tronchos…

Sakana aldean, Olazti, Ziordi, eta Altsasun jo izan dugu eta azpimarratzekoa izan zen adibidez Nafarroa Oinez-i amaiera eman zion Olaztiko gaztetxeko kontzertua. Pasada bat izan zen.

Egia da gehien bat gure inguruan dauden herrietan jo izan dugula, baina urte pasatxo batean izateko, nahiko konforme gaude. Gainera uste dugu taldeak zuzenean zertxobait ere irabazten duela (soinu kalitatean ez hainbeste), beti ere hobetzeko asko daukagula ohartzen garelaz.

Nola egin duzue aurrera aurreko lokalean sute eta uholde bat jasan ondoren?

Bai, lehendabizi uholdearena etorri zen, eta nekez jarraitu genuen lokal berean material berria erosiz nola edo hala. Gero sutea jasatean, lokalez aldatzea erabaki genuen.

Anekdota bezala, kontatu nahi dugu, sutearen egun ilun hartan gertatu zena. Normala denez, horrelako bi mobida jasan ondoren ez zegoen momentu hoberenean eta hala ere gau horretan bertan bi gauza erabaki genitien: bata, nola edo hala aurrera jarraituko genuela eta bestea, gau hartan kriston parranda egingo genuela mamuak uxatzeko.

Bueno , ba parranda egin genuen bai, eta hurrengo egunean ajea eta guzti lokal berri bat aurkitu genuen. Lokal honetan bi hilabete gogor lanean pasa ondoren entsaiatzen hasi ginen. Esan beharra dugu lokal berrira iritsi bezain laster kanta berriak egin genituela eta baita ere lokal handiago eta guapoagoa genuela. Maketako Gu Geu kantaren hitzak esaten duen bezala; “jaio ginen oztopoak gaindituz”.

Zein da zuek gehien gustuko duzuen zuen kanta? Eta jendearena?

 Guretzat gustukoena Segizu Irauten da, baina egia esan jendearen artean ez du beste kantek bezain harrera ona izan. Eta argi dago jendeak gehien gustuko duena Arranoa dela, dudarik gabe.

Maketa kaleratu zenuten Irailean. Gustura geratu zarete emaitzarekin?

Egia esan nahiko urduri iritsi ginen grabaziora eta azkenean espero genuena baina askoz hobe atera zen. Gainera esan beharra dugu inork ez zuela espero CD-ak horrelako soinua izateak (gu barne). Astebete eman genuen Sopelanan Grabasonic estudioan eta grabaketa prozesuan asko ikasi genuen bertako teknikariarekin.. Lesagari ere eskertu nahi diogu albokarekin egindako kolaborazioa, primeran egin zuelako.Noticias anteriores

Maketa portada Maketa portada (29/11/05)

Inicio -- Natura -- Galería -- Plenos -- Arqueología -- Visita -- Opinión

clear1x1.gif
Inicio Correo