Aguraingo Informazioa www.agurain.org clear1x1.gif
clear1x1.gif
clear1x1.gif

Inicio
Natura
Galería
Plenos
Arqueología
Visita
Opinión


Agenda
Eskualdea

Nuestra dirección

 

Aldaketa garaiak dira hauek

Agurain, 2005/07/31

Honetaz jabetzeko Agurainen buelta bat eman besterik ez duzu Udala, interes ekonomiko partikularrak medio, egiten uzten ari den hirigintza lanak ikusteko. Biztanleriaren gorakadak, oso nabarmena ez bada ere, Arabako zein Euskal Herriko beste eskualdetako pertsonak ez ezik, lurralde eta kultura askotarikoak ere ekarri ditu herrira. Aldi berean, denbora tarte laburrean erabiltzen hasi garen teknologia berriek eta gizarte gero eta kontsumistago honek aldaketa handiak eragin dituzte gure egunerokotasunean.

Azkenengo bi hamarkadetan ezagutu ditugun lan eta gizarte arloko eskubideen murrizketari, une hauetan etekinak metatzen jarraitzeko kapitala erakusten ari den jarrera gero eta erasokorragoa erantsi behar zaio. Hitzarmenen inguruko lan-gatazkak, lanaren behin-behinekotasuna, lan baldintza eskasak, urteetan zehar mantendutako eskubideen galera, enpresen lekualdatze-mehatxuak eta behin-behineko lanaldien murrizketa eguneroko osagai ditugu lan-esparruan. Azkenengo hilabeteotan Agurainen eta eskualdeko enpresetan gertatutakoaz ari gara: OKARIZ, SAPEM, ATUSA, MIKO,… Honen aurrean mobilizazio sozialerako deialdiak, sindikatuen jarduera, eta Administrazioarena (Udala, Aldundia, Gobernu autonomikoa,…). Azken honena, beti enpresen interesak babesteko prest , eta aldiz langileen interesen defentsaren aurrean entzungor edo, kasurik onenean, sinbolikoki bere babesa adieraziz.

Etxebizitza izateko eskubidea ere gainditu gabeko arloa dugu oraindik. Maduraren inguruan (Harresi Parkea) babes ofizialeko etxeak eraikitzeak pertsona batzuen egoera arintzen badu ere, ez dugu ahaztu behar gure errentaren eta aurreko belaunaldien aurrezkien portzentaia handiegia gorde behar dugula oinarri-oinarrizkoa den ondasun bat erosteko, etxebizitza, alegia. Hala ere, operazio horri buruzko zenbakiak Udalak publikoki erakutsi behar ditu. Aldi berean, gazteen etxebizitzen beharrei erantzuten hasteko landu behar zen alokairuaren atala guztiz alboratuta dago. Etxebizitzaren garestitzeak indarrean dirauen egoera honetan Udalaren, Aldundiaren eta Gobernu autonomikoaren jarduera behar sozialen atzetik doa, enpresa eraikitzaileen eta finantza-erakundeen interesak gailentzen diren bitartean.

Hizkuntza politikari dagokionez, , duela 25 urte, batez ere ekimen sozialak bultzatutako eta dinamizatutako aldaketak egonkortu eta indartu behar ditugula uste dugu. Egun 400 aguraindar euskaldun eta ia euskaldun daude eta aldaketa garrantzitsua bada ere, ez dugu ahanztu behar zenbaki hori biztanleriaren %10 baino ez dela eta euskararen erabileran ez daukala izan beharko lukeen isla. Halere, esan baharra dago, euskararen normalizazio prozesuaren balantze orokorra egiten hasita, egoera askotan eskubide linguistikoak ez direla errespetatzen. Eta honek, erakundeetan garatutako politika linguistikoak porrot egin duela ondorioztatzera garamatza. Gure hizkuntzaren berreskuratzean aurrerapausoak emateko premiazkoa da politika linguistiko berria.

Gure ume guztiak B eta D ereduetan eskolaratzea, duela hogei urteko perspektibatik aztertuta, aurrerapausoa izan da. Hala ere, dudarik ez dago, gure gazteek 16 urterekin euskara ere menpera dezaten, eta Agurain zein Euskal Herriko errealitate kultural, geografiko eta sozialaren gutxienezko ezagutza lor dezaten aldaketa garantzitsuak eman behar direla. Hezkuntza Sailaren txostenek orain arte erabilitako eredu linguistikoen eskema gainditzeko beharra azalarazi dute. Honetaz gain, derrigorrezko eskolaldia amaitzean gure gazteek Euskal Herriko ezagutzei buruz dituzten hutsuneak ere agertu dira.

Agurainen euskal hiritarrak izatearen kontzientzia eta geure etorkizuna erabakitzeko eskubidea dugulako kontzientzia asko hedatu da azkenengo hamarkadetan. Gero eta aguraindar gehiago sentitzen gara Herri baten partaide, munduko beste Herriak baino hobea ez dena, ez eta okerragoa ere, baina beste guztiek bezala, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea duena.

Geure errealitate aldakorraren beste atal batzuk aipatzea eta aztertzea interesgarri litzatekeen arren, espazio-mugak direla eta, hurrengo baterako utzi beharko ditugu. Hala eta guztiz ere, ez genituzke albo batean utzi nahi urtero edo aspalditik egiten diren beste ekimen sozial batzuk (kirol munduan, kultur munduan,…) , hauek ere Agurain eraikitzeko ezinbestekoak baitira.

Hau guztia, egoera politiko berri batean ari da gertatzen, oraindik iraganeko zantzuak alboratu gabe dituena baina aldaketa itxaropentsuak somatzen hasi den egoera politkoan. Anoetako proposamena, eta ezker abertzalea Herri honen etorkizun itxaropentsua lortzeko ezinbesteko eragile politikoa dela baieztatu duten hauteskunde autonomikoen emaitzek argi erakutsi dute herri honen ezinbesteko norabidea. Agurainen EHAK-k lortutako emaitza (417 bozka lortuta ezker abertzalea bigarren indar politiko izanik) aguraindarron ekarpen polita izan zen. Eragile politiko eta sozialen arteko alde anitzeko elkarrizketa, Euskal Herriko etorkizunari buruzko sakoneko akordioak lortzeko mahaien sorrera, lurraldetasuna, euskal hiritar guztiok gure etorkizuna erabakitzeko eskubidea,… egungo une politikoaren osagai batzuk dira.

Une politiko honek merezi duen arduraz jokatu behar dugu, ahalegin guztiak eginez, oraingoz ikusten dugun bide korapilatsu honetan agertzen ari diren itxaropen izpiak errealitate bihur daitezen.

Ibilbide horretan ekarpen ona litzateke Udalaren egoera ez demokratikoa konpotzea. Are gehiago, Azkoitiko Udalean irtenbidea posible dela frogatu denean. Behar- beharrezkoa da EA-EAJko alkate eta zinegotziak Aguraingo Bidearen ordezkariekin elkarrizketan hastea, azken hauek behin eta berriro eskatu duten bezala. Behar-beharrezkoa da dagoen irtenbidea gauzatzeko akordioa lortzea. Aguraindarron gehiengoak begi onez ikusiko lukeen ekarpen ona litzateke. Adaketa sozial eta politikoak bizi ditugun honetan, Agurainen beharrezkoa den bazterketarik gabeko hausnarketarako abiapuntu onena litzateke.

Bada honelako aldaketa garaietan garrantzia handikoa izaten den alderdi bat: komunikazioarena, hain zuzen. Are garrantzi handiagoa hartzen duena, indibidualtsauneratz bultzatzen gaituen eredu sozial honetan. Komunikazioa. Ikuspuntu desberdinak ezagutzeko komunikazioa, elkartrukatzeko, hausnartzeko, eztabaidatzeko komunikazioa, …., Has gaitezen, bada, gehiengo sozialaren interesen aldeko bidean lehenengo urratsak, lehenengo aldaketak ematen. Hauxe da Sorginetxeren orrialde hauetatik egiten jarraitu nahi genukeen ekarpena. Noticias anteriores

 

 

MIKO Empresa Asaparrenan MIKO enpresa (2005/07/31)

Inicio -- Natura -- Galería -- Plenos -- Arqueología -- Visita -- Opinión

clear1x1.gif
Inicio Correo