| Udal Zergen igoera handiei ez
Agurain, 12/12/04
2005erako alkateak eta EA-EAJ-eko zein PSOEekozinegotziek (PPko zinegotziaren ohiko den bezala ez zen egon) ondorengo udal zergen igoerak ezarri nahi dituzte: zaborren bilketaren tasaren %75,82a, ura eta estolderiaren tasaren %9,16a; kirol instalakuntzen %6,2a; musika eskolako tasaren %27,9 eta %35,3ren artean,…
Hori guztia azkenengo urteetan Ondasun Higiezinen Zergaren, haur eskolaren tasaren… igoera handiak jasan ondoren.
Udal zergen igoera hauek aguraindar gehiengoen soldataren igoeraren oso gainetik daude, aurreko urtean alkateak berak erabakitako bere soldataren %26,47ren igoera izan ezik.
AGURAINGO BIDEA Udal Taldea

|